Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ridikuluak gara

abestiaren irudia

Diskoa: Kaleak bizirik

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Segurtasun afektiboa Inguruko pertsonen irudia Norberaren irudia

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2021

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:15 min

Gako-hitzak: beldurra lotsa zalantza konfidantza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

RIDIKULUAK GARA

Hipokrita bat, harroa dana

edo dana dakiena

gure epaiak haien gainean

jartzea da garbiena

senti dadila momentu batez

planetako txikiena

sarri porrot bat izan daiteke

garaipenik handiena.


Pertsona ezta ridikuloa

hori burutatik kendu

desberdina da ridikuloa

nahi duenak egiten du.


Beste batzuen begi aurrean

jartzen garenean antza

azaleratu daitezken arren

bai lotsa ta bai zalantza

guzti horien gainetik izan

behar dugu konfidantza

beldur horien soiñuarekin

lasai egiteko dantza

 

Pertsona ezta ridikuloa

hori burutatik kendu

desberdina da ridikuloa

nahi duenak egiten du.

 

Porrot pertsonal baten izuak

sarri itsutzen gaitu gu

pentsatzen jarri eta zertako

pasa hainbeste apuru

bizitza hontan sentitu baietz

indartsu eta seguru

gure beldurrei barre egiten

asmatzen baldin badugu.

 

Pertsona ezta ridikuloa

hori burutatik kendu

desberdina da ridikuloa

nahi duenak egiten du. (bis)

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia