Diskoa: Txulufrina eta arrosa
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: San Joan suak
Abeslaria/Artista/Taldea: Alex Sardui
Urtea: 1999
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:15 min
Gako-hitzak: San Juan
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1104
SAN JUAN BAGILEAN
San Juan bagilean
denpora ederrean,
hamalau atso tronpeta joten
motrailu baten ganean.
Urran, urran, urran
san Juanetan
dantzan egingo dogu
ifar-haizetan.
U, ju, ju,
san Juanera goaz gu.
Lirio lora ederra
jaio da bagilean,
lora ederrez beterik dago
Pazkua-maiatzean.
Urran, urran, urran
san Juanetan
dantzan egingo dogu
ifar-haizetan.
U, ju, ju
san Juanera goaz gu.
Gure ortuan ginda-lorea
san Juanetako heldua,
san Juanak baino lehenago
gure usoak batua.
Urran, urran, urran
san Juanetan
dantzan egingo dogu
ifar-haizetan.
U, ju, ju
san Juanera goaz gu.
Konjurua
San Juan bagileko
denpora ederreko,
artoak eta gariak kaxan gordeteko,
zapoak eta sugeak surtan erreteko,
gora san Juan!
Konjurua
Doniane bezpera gabean
abadeak hasarratu ziran,
ez ebela besterik egiten
alkarreri musturrak hausiten.
Gaur dala bihar dala Doniane
etzi san Juan biharamona,
gure soloan zaporik ez,
satorrik bere ez,
sugerik bere ez.
Badagoz bere, erre beitez!
Alex Sardui
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.