Diskoa: Hou Pitxu hou!
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Agate deuna
Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria
Urtea: 1998
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 04:08 min
Gako-hitzak: Santa Ageda
Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=8 Santa Ageda azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=319 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=322
SANTA AGEDA
Santa Ageda, Ageda,
bihar da santa Ageda,
bihar dala-ta santa Ageda
gaur bere beizpera gaba.
Libertadea eskatzen diot
etxeko printzipalari,
santa Agedaren alabarantza
kantatutzera noa ni.
Kataniako jauregi baten
lora eder bat jaio zan,
Palermon zegon errege eta
lora honegaz gustau zan.
Baina ez zegon larrosa hori
Kinzianorentzat egina,
zeru altuan eukan senarra
Jesukristo gure Jauna.
Enperadoreak eman du
pena kastidadezkoa,
inor hoietan damutzen bazan
bertan kentzeko lepoa.
Soldaduari agindu eutsan
plazan azotaduteko,
gero mudatu nahi ez bazuten
bularrak ebagiteko.
Enperadore jaun horrengana
aurrean bada damutzen,
kristiandadea galdutearren
ez baldin bada domatzen.
Santa Agedak erantzun eutsan:
―Ez naz bapere bildurtzen,
zuen idolo jainko faltsoori
ez jat bapere gustatzen!
Aditurikan jentil gaixtoak
heltzen diote bertatik,
kutxiloagaz ebagiteko
bere bularrak ondotik.
Negargarrizko tristuronetan
bularrak osoz kendurik,
kalabozora eroan eben
silla batean harturik.
Ezin zeinkela honela bizi
izan ezpaleu graziarik,
zeinek ikusi ete dau bada
milagro handiagorik?
Santa hau preso sartu ebenean
zan milagro bat handia,
zeruetatik jatsi zitzaion
Jangoikoaren argia.
Heriotzaren samintasunak
ez eban bape larritzen,
zeru altuko handitasunak
bazitualako ezagutzen.
Amaia Zubiria
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.