Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Sehaska kanta

abestiaren irudia

Diskoa: Bolona molona - Imanol in memorian

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa Komunikazio-interakzioa

Azpigaiak: Haur hizkera Lo-kantak eta magaleko jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol

Urtea: 2004

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:00 min

Gako-hitzak: loa sehaska

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

SEHASKA KANTA

Sehaskan egizu lo,
bolona-molona,
izarrek eztakite
non den zoriona.

Jasotzizu eskuak
txalopin-txalopan,
mila izar ageri da
zeruko txalupan.

Behatzak mugiturik
kraxkitin-krixkitin,
ilargiak keinuka
egiten du berdin.

Begiak ikitzizu
ikusi-makusi,
amautxiak oraindik
ezpaititu ikusi.

Ezpainetan farrea
irriño-mirriño,
eguzkiak adio
esan arteraino.

Aitatxoren gainean
trakatan-trakatan,
zaldi zuriak gauez
harrapa etzaitzan.

Amatxoren gainean
aidean-maidean,
zerura hegatzeko
kometa batean.

Torizu jostatzeko
bolon bat-bolon bi,
ilargia putzuan
eztadin erori.

Imanol

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia