Diskoa: Egizu lo
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Komunikazio-interakzioa
Azpigaiak: Lo-kantak eta magaleko jolasak
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol
Urtea: 2005
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 04:03 min
Gako-hitzak: loa
SEHASKA KANTA
Sehaskan egizu lo,
bolona-molona,
izarrek eztakite
non den zoriona.
Jasotzizu eskuak
txalopin-txalopan,
mila izar ageri da
zeruko txalupan.
Behatzak mugiturik
kraxkitin-krixkitin,
ilargiak keinuka
egiten du berdin.
Begiak ikitzizu
ikusi-makusi,
amautxiak oraindik
ezpaititu ikusi.
Ezpainetan farrea
irriño-mirriño,
eguzkiak adio
esan arteraino.
Aitatxoren gainean
trakatan-trakatan,
zaldi zuriak gauez
harrapa etzaitzan.
Amatxoren gainean
aidean-maidean,
zerura hegatzeko
kometa batean.
Torizu jostatzeko
bolon bat-bolon bi,
ilargia putzuan
eztadin erori.
Imanol
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.