Diskoa: …Bi belarri entzuteko
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Komunikazio-interakzioa
Azpigaiak: Lo-kantak eta magaleko jolasak
Abeslaria/Artista/Taldea: Lore Lasaga
Urtea: 2012
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:51 min
Gako-hitzak: bularra ama negarra loa
Oharrak: Egun desegokitzat har dezakegu lehen hainbat gai tratatzeko modua.
SEHASKA KANTA (AMAREN BULARRA)
Amaren bularra
haurraren janari
haurraren negarra
beti hunkigarri,
baratz honen erdian
goseak nago ni
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.
Zure bular politak
zerrien jostailu
edertasunak kontuz
gorderik behar du,
zaude ixilik haurra
ez egin negarrik
munduak ez du eta
malkoen beharrik.
Haunditzen zeranean
ikusiko duzu
isilik egoteak
zenbat balio dun,
jarrai zure bidetik
hobe da horrela
gauza denen gainetik
haizea bezala.
Amaren bularra
haurraren janari
haurraren negarra
beti hunkigarri,
baratz honen erdian
goseak nago ni
zure bular laztanen
antsiz ta egarriz.
Zure bular politak
zerrien jostailu
edertasunak kontuz
gorderik behar du,
zaude ixilik haurra
ez egin negarrik
munduak ez du eta
malkoen beharrik.
Amaren bularra
haurraren janari
aterpe samur hortan
lo hartu nahi dut nik.
Amaren bularra
haurraren janari
aterpe samur hortan
lo hartu nahi dut nik.
Letra: Xabier Lete
Ahotsa: Lore Lasaga
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.