Diskoa: 100 Haur Kanta 3
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Historia Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Zentzumenak
Abeslaria/Artista/Taldea: Enarak
Urtea: 2001
Diskoetxea: Egunkaria
Iraupena: 04:25 min
SOLFERINOKO ITSUA
Armen hartzera deitu ninduen
gazterik zorte etsaiak.
Urrundu nintzen herri alderat
itzuliz usu begiak
Betiko gaua, gau lazgarria
begietara zait jautsi.
Ene herria ene lagunak
inoiz ez behar ikusi. (bis)
Ene amaren begi xamurrak
betiko zaizkit estali.
Maiteñoren begitarteak
behin betiko itzali. (bis)
Ene herrian gazte lagunak
kantuz plazara dohazi
eta ni, beltzik, etxe zokoan
irri egiten ahantzi. (bis)
Ai! Aski hola! Jainkoak barka!
begira zure haurrari
kontsolamendu zerbait emozu
noizbait duzun urrikarri. (bis)
ENARAK
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.