Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Sudur gorriz

abestiaren irudia

Diskoa: Etxean

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Zirkua, pailazoak, magia, joko malabarak, akrobaziak…

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2019

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 03:24 min

Gako-hitzak: pailazoa sudur gorria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

SUDUR GORRIZ

Sudur gorriz, atseginez, naizena agertuz aurpegian,
mugak hautsiz nabilkizu nik neuk sinesten dudan egian.

Mundutxo honetan, ai!, ai! oi, zenbat arazo!
guztiek burua, ene! ezin dute jaso,

eta ni naizenez, beti, alai eta gozo,

halaxe egin naiz, oi, bai! denentzat pailazo.


Bihotza gau eta egun, taupaka jarria,

aurpegia margoturik, sudurra gorria,

ezpainetan zait loratzen handi den irria,

zuri sarri eskaintzeko keinu bihurria.

 

Sudur gorriz, atseginez, naizena agertuz aurpegian,
mugak hautsiz nabilkizu nik neuk sinesten dudan egian. (bis)

 

Samurra naiz, grinatsua, gardena, gaztea,

sortzaile bikaina eta denentzat maitea,

barre-ostadarretan dut nire aterpea,

eta hantxe sentitzen naiz zeharo askea.

 

Jolasa da gehien-gehien maite dudan lana,

ametsak gauzatzea da gogoko dudana,

oraina besarkatzen dut alaituz izana,

hargatik bihotzak beti narama zugana.

 

Sudur gorriz, atseginez, naizena agertuz aurpegian,
mugak hautsiz nabilkizu nik neuk sinesten dudan egian. (bis)

 

Sudur gorriz...

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia