Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 2026
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:06 min
Gako-hitzak: euskara
Oharrak: 11. Euskararen Maratoia
SUGARRA GU GARA
1. Iritsi da Maratoia
urria ez dabil urri
taupadaka, bihurri,
gure herriko bihotz erraldoia. (x2)
*Sugarra gu gara
mihian euskara
hurbil zaitez plazerez plazara
bai, askea zara
ausartu dantzara
guzti-guztiontzako plaza da.
2. Gazte, zahar, heldu nahiz haur
gorputzean ze hozkirri
lotsak hortz, hortzak irri,
etorkizuna hasten delako gaur. (x2)
*Sugarra gu gara…
3. Ilunpe, argi-zirriztu,
zerk egiten gaitu herri?
Hizkuntza zahar-berri
hitzez hitz puzka nahi zaitugu piztu. (x2)
*Sugarra gu gara…
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.