Diskoa: Azalerako ipuinak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa Asmoa komunikatiboa
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Haur hizkera Hitz jolasak Emozioa komunikazio-harremanetan
Abeslaria/Artista/Taldea: Saroa Bikandi, María Uriarte eta Peru Magdalena
Urtea: 2019
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak
Iraupena: 02:47 min
Gako-hitzak: haur txikiekin egitekoak
SUGEA
Sudurzuloan suge bat daukat
Sigi-saga mugitzen
Sudurzuloan suge bat
Gora eta behera ezkutatzen.
Sudurzuloan suge bat
Narrasa bezain bizkorra
Sudurzuloan suge bat
Nirekin doa edonora.
Sudurzuloan suge bat
Nik zintz eta amatxok zazt!
BAT, MARTIN PARRAT
Bat, Martin Parrat.
Bi, Mitxel eperdi.
Hiru, kolkoa bete diru.
Lau, ikome lau.
Bost, klask eta klosk
Sei, korta bete behi.
Zazpi, etxea bete zapi.
Zortzi, burua bete zorri.
Bederatzi, katunarrue erantzi.
Hamar, txakurrak mar-mar.
DANA, DANA, DANA
-Dana, dana, dana.
-Jaione eta ama.
-Dena, dena, dena.
-Sartu dira dendan.
-Dina, dina, dina.
-Oihal bat urdina.
-Dona, dona, dona.
-Jaioneren gona.
-Duna, duna, duna.
-Jaione (Dotore) txukuna.
ATXIA MOTXIA
Atxia motxia perolipan,
nire semea errotan da;
errotara nindoala
topatu nuen asto bat,
kendu nion buztan bat,
ipini nion beste bat:
errota txikiak klin-klan.
Atxia motxia perolipan,
nire alaba errekan da;
errekara nindoala
topa nuen erbi bat,
kendu nion begi bat,
ipini nion beste bat
erreka txikian plist-plast.
AZALERAKO IPUINAK
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.