Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Surfarien rokanrola

abestiaren irudia

Diskoa: Plisti, plasta

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Ur-kirolak

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 1999

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 03:00 min

Gako-hitzak: surfa rocka

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

SURFARIEN ROCKA

Surfariak uretara doaz

oholak eskuetan hartuta

Surfariak itsas bazterrean

uhin hoiekin harrapaketan

 

Jarri zutik bi hankak zabalik

oreka mantendu behar duzu

Gurpilik gabeko bizikletan

surfaren dantzaria zara zu

 

Haiek bezala egin nahi dugu

alai olatuekin jolastu

haiek bezala egin nahi dugu

alai Ieieiei

 

Aupa lagunok

denok gora

Ohol gainean rokanrola

Aupa lagunok

denok gora

Ohol gainean rokanrola

    PLISTI, PLASTA - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia