Diskoa: Kalez kale
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta
Urtea: 1985
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:52 min
Gako-hitzak: hiru erregeak Gabonak
TRANKATRAN ARRE, ARRE!
Trankatran arre arre arre!
Zaldiz datoz hiru Errege.
Baltasar, Meltxor eta Kaspar
Urteberri eta urte zahar.
On, on gauaren on!
Jaio berri hori non dugu, non?
Trankatran arre arre arre!
Opari bat dakar Kasparrek
Meltxorrek eta Baltasarrek
Alde egin dute irribarrez.
On, on gauaren on!
Jaio berri hori non dugu, non?
Gabonak eta Eguberri
Mudu guztiaren pozgarri
Pipa bat eta bi belarri
Zutik aitonak nahi du jarri.
On, on gauaren on!
Jaio berri hori non dugu, non?
Entzun gaur izarrak diguna
Heldu da Errege eguna
Hauxe da eskaintzen zaiguna
Bakea eta osasuna.
On, on gauaren on!
Jaio berri hori non dugu, non?
Trankatran arre arre arre!
Zaldiz datoz hiru Errege.
Baltasar, Meltxor eta Kaspar
Urteberri eta urte zahar.
On, on gauaren on!
Jaio berri hori non dugu, non?
KALEZ KALE – IMANOL URBIETA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.