Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Trankatran arre arre

abestiaren irudia

Diskoa: Gabon gauean

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula

Urtea: 1984

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:40 min

Gako-hitzak: errege magoak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia
  • Erlijio jakin baten aldeko erabilera ezegokia.

Abestu dezagun!

TRANKATRAN
 
Trankatran, arre, arre, arre!
zaldiz datoz hiru errege. (bis)
 
Baltasar, Meltxor, eta Kaspar
urteberri eta urtezahar.
Ai, oi, gabaren on
Jaio berri hori non degu non?
 
Trankatran, arre, arre, arre!
Opari bat dakar Kasparrek. (bis)
Meltxorrek eta Baltasarrek
aldegin dute irribarrez.
Ai, oi, gabaren on
Jaio berri hori non degu non?
 
Gabonak eta Eguberri
mundu guztiaren pozgarri. (bis)
Pipa bat eta bi belarri
zutik aitonak nahi du jarri.
Ai, oi, gabaren on
Jaio berri hori non degu non?
 
Entzun gaur izarrak diguna,
heldu da errege eguna. (bis)
Hauxe da eskaintzen zaiguna
pakea eta osasuna.
Ai, oi, gabaren on!
Jaio berri hori non degu non?
 
Trankatran, arre, arre, arre!
zaldiz doaz hiru errege. (bis)
Baltasar, Meltxor, eta Kaspar
urteberri eta urtezahar.
Ai, oi, gabaren on!
Jaio berri hori non degu non?
 
Xirula Mirula

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia