Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Triste bizi naiz eta

abestiaren irudia

Diskoa: …Bi belarri entzuteko

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Bikotea Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Txomin Artola

Urtea: 2012

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:10 min

Gako-hitzak: atsekabe triste

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TRISTE BIZI NAIZ ETA

Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badauzkat bihotzian
hainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen det
bainan haren jabe
sekula izateko
esperantzik gabe. (Bis)

Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake.

Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider. (Bis)

Nere maite polita
nola zera bizi?
zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi.

Badakit zabiltzala
nigandik igesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi. (Bis)

Txomin Artola

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia