Diskoa: Harriaren hiztegia
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak
Abeslaria/Artista/Taldea: Jabier Muguruza
Urtea: 2016
Diskoetxea: Maramara
Iraupena: 04:15 min
Gako-hitzak: txakurra txakur izenak
TXAKUR IZENAK
Txakurraren izenak dira
"Lagun", "Barbo" eta "Beltx";
"Polikarpo" berriz...ez.
Eta "Laika", "Roy", "Alai"
, "Argi", "Dama", "Sultan";
"Juan Joxe", ordea, gutxitan.
"Kanito", "Zaldu", "Bubú",
"Laki", "Nela", "Xola";
inola ere ez "Mariola".
"Atila", "Txiki", "Bat",
"Erne", "Niro", "Kizkur";
"Atanasio", baina, ez da txakur.
Txakur-izen politak denak,
Baina polit-politena, "Xarpa".
"Xarpa" baita nire txakurra.
Ez da eder-handia "Xarpa",
Baina zer axola-inporta dio,
"Xarpa", "Xarpa" da, eta kitto.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.