Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txalo txalo txin

abestiaren irudia

Diskoa: Azalerako ipuinak

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa Asmoa komunikatiboa

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Hitz jolasak Emozioa komunikazio-harremanetan

Abeslaria/Artista/Taldea: Saroa Bikandi, María Uriarte eta Peru Magdalena

Urtea: 2019

Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak

Iraupena: 33:39 min

Gako-hitzak: haur txikiekin egitekoak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXALO TXALO TXIN

Txalo-txalo txalo txin

hator etxera Martin,

Taloa xehetu etxian

Lurren belarrian, masailetan,

ipurdian, tripatxoan....

SOKATIK AZOKARA

azokara azokara

barazki denak sokara

ui ai e!

porru eta piper

sokan doaz sokan doaz

barazkien rokan rolaz

ui ai o!

zenbat azenario

azokan patata batek:

“zartagina ez dut laket”

ui ai i!

nik bi ogi txiki

kipulak salto egin du

baratxuriak berdindu

ui ai u!

begiak luzatu

azokan denok jolasten

eta denok irabazten

ui ai a!

denok azokara!

AURTEN GURE ORTUAN

Aurten gure ortuan artoa berde,

artoa berde gure ortuan

aurten...

MARIA GOIKOA

-Maria goikoa, Maria goikoa, Maria goikoa....!!!

-Zer nahi duzu, Maria behekoa?

-Iturrira ahal zatoz?

-Ez.

-Zergatik ez?

-Laguna etorri da!

-Eta zer ekarri?

-Zapata eta galtzerdi.

-Zer kolore?

-Zuri, gorri eta kikirriki!!!

KOMETA PIZPIRETA

-Kometa pizpireta, izarra non da?

-Zeruan.

-Zer egiten?

-Ilargia laguntzen.

-Ilargia zertarako?

-Argia egiteko.

-Argia zertarako?

-Iluna uxatzeko.

-Iluna zertarako?

-Lo gozo egiteko.

-Lo zertarako?

-Kometarekin batera, amets egiteko.

AZALERAKO IPUINAK

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia