Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txanogorritxo

abestiaren irudia

Diskoa: Satorjator

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak Gorputz- eta antzerki-adierazpeneko jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2018

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 03:45 min

Gako-hitzak: txanogorritxo otsoa ipuina

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXANOGORRITXO

BEHIN HERRI TXIKI BATEAN
NESKA ALAI BAT BIZI ZAN
TXANO GORRITXO BAT ZEUKAN
BERE BURUTXO GAINEAN
BI AMATXO ZITUEN
ABENTURAZALEA ZEN,
BIHURRITXOA ERE,
ETA ETXEAN LAGUNTZEN ZUEN.

TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA

BEHIN AMATXI GAIXORIK
EZIN LORTU JATEKORIK
BILOBAK BADU BISITATZERIK
SENDATZEKO EZ DA HOBERIK.
SASKI HAU AMONATXO
OSASUNTSU EGOTEKO,
GLUTEN GABEKO BIZKOTXO
JANGO DUZU GOXO-GOXO.

TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA

BASOAREN BESTE ALDEAN
HAN ZEN AMONAREN ETXEA
ABESTEN TA BAT-BATEAN
OTSOA AGERTU ZEN SOLASEAN.
LOREAK ERAMATEKO,
AMATXI POZIK JARTZEKO,
OTSOAK DENBORA IRABAZTEKO,
HORRELA BIZKOTXOA LAPURTZEKO!

TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA

NESKA BAINO ARINAGO
OTSOA HELDU ZEN LEHENAGO
AMONA PASEATZEN DAGO:
PLANA ATERATZEKO ERRAZAGO.

AMONAREN PIJAMA HORI
EZ OTE DA HANDIEGI?
BAINA SABELA KANTARI…
LOTSATZEKO EZ DA ASTIRIK!

TXANOGORRITXO ENTZUTEAN…
OTSOA PIJAMAKIN ZEN OHEAN,
NESKATXAK PIURA IKUSTEAN
BARREZKA ZEN SEGITUAN.

HORTXE SARTU ZEN AIZKOLARI
EGURRA ERAMATEKO AMONARI.
DENAK BEGIRA OTSOARI…
EZIN EUTSI BERE LOTSARI!

AMAIERAN
MAHAI INGURUAN
LAUREK ZUTEN BIZKOTXOA AHOAN
DENAK LAGUNAK
DENAK BARREZKA
OSPATZEKO ZIREN MUSEAN.

HALA BADA EDO EZ BADA
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
TXANTREAKO PLAZAN

SATORJATOR - ENE KANTAK

MUSIKA ETA LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Zuriñe Hidalgo

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia