Diskoa: Beti martxan
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirrutx eta Porrotx
Urtea: 1993
Diskoetxea: ELKAR
Iraupena: 03:04 min
Gako-hitzak: txerria
TXERRI KUTTIN
Nora zoaz txerri kuttin
Kurrin kurrin!
Nora zoaz txerri kuttin
Kurrin kurrin!
Isatsa borobil eta fin
ipurdia berriz pottolin
Kurrin kurrin!
Belarri okerrak, mutur zikin
Kurrin kurrin!
Belarri okerrak, mutur zikin
Kurrin kurrin!
Jatea beretzat da atsegin
dena irensten du arin
Kurrin kurrin!
Nora zoaz txerri kuttin...
Hegan egin nahi baina ezin
Kurrin kurrin!
Hegan egin nahi baina ezin
Kurrin kurrin!
Korrika ta gero salto egin
lurrean zaude poxpolin
Kurrin kurrin!
Nora zoaz txerri kuttin...
BETI MARTXAN - TAKOLO, PIRRUTX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.