Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txiki, txiki, txikia

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 6

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Gorputz-atalak

Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 01:57 min

Gako-hitzak: eskua burua bihotza begia… Belarria sudurra ahoa oina

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXIKI TXIKI TXIKIA

Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.
Handitzen, handitzen...

Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...

Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko
Handitzen, handitzen

Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen...

Xirula Mirula

 

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia