Diskoa: Beti martxan
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Literatura
Azpigaiak: Euskara Biografia eta autobiografia
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirrutx eta Porrotx
Urtea: 1993
Diskoetxea: ELKAR
Iraupena: 02:41 min
Gako-hitzak: txikia
TXIKIA NINTZELARIK
Txiki txikia nintzelarik
hortzik ez oraindik
entzun nituen seaskatik BIS
hitz goxo goxoak nik.
Aita, ama, esne, titi
aho, sudur, bi belarri
hanka, esku, ile, begi
gure euskara beti maitagarri.
Handitzen hasi nintzelarik
asko ez oraindik
ibiltzen naiz ni neu bakarrik
Mintzatuz hortz tartetik.
Zeru, izar, haize, txori,
lagun, maite, musu, gorri,
jolas, dantza, lore, mendi,
gure euskara beti maitagarri.
BETI MARTXAN - TAKOLO, PIRRUTX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.