Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txikitzen zaretenean

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Esperimentazioa ingurunean Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Jakin-mina, irudimena, sormena, harridura Segurtasun afektiboa

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:56 min

Gako-hitzak: irudimena sormena

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXIKITZEN ZARETENEAN

Txikitzen zaretenean

lanera joan ordez,

putzuetan salto 

egingo duzue,

zapaburuak legez.

 

Txikitzen zaretenean,

eztabaidatu ordez,

masustak biltzera

irtengo zarete

bidetxurretan oinez.

 

Egun handi horretan

hitz egingo duzue

baleekin,

kilkerrekin,

ornitorrinkoarekin.

 

Txikitzen zaretenean

salabardoen bidez,

denbora harrapatzen

jakingo duzue,

ez dezan egin ihez.

 

Txikitzen zaretenean,

ardoa edan ordez,

euripean jarri,

ahoa zabaldu,

eta egin amets!

 

Egun handi horretan,

hitz egingo duzue

katuekin,

txoriekin,

hipopotamoarekin!

 

Eta beldurtzen bazarete

gau ilunarekin,

edo esnatzen bazarete

ametsgaiztoekin...

Lasai, hor egongo gara gu!

 

Txikitzen zaretenean,

espinakak jan ordez,

urmaeletako

islada zuritik

ilargia edan baietz!

 

Txikitzen zaretenean,

albistegietan ez,

mundua amonak

esplikatuko du,

ta ahal bada aldrebes!

Korapilo denak

askatuko dira

haize bolada batez!

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia