Diskoa: Urtxintxa abestiak 9
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Literatura Ikerketa ingurunean Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak Izaki bizidunak: aireko animaliak Laguntza eta elkarlana Osasun fisikoa
Abeslaria/Artista/Taldea: Xirula Mirula
Urtea: 2005
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 01:33 min
Gako-hitzak: tximeleta erlea gaixorik ipuina laguntasuna
TXIMELETA MENDIAN
Tximeleta mendian
lore baten gainean,
hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoen.
Tximeleta bakarrik,
tximeleta tristerik.
Nork nahi luke sendatu,
tximeletatxo hori?
Tximeleta mendian…
Lorez lore hor dabil
burrun-burrun erlea.
Ikusiko ote du
tximeleta gaixoa?
Tximeleta mendian…
Erleak ikusirik
tximeleta gaixorik,
“nik sendatuko zaitut”
dio tximeletari.
Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:
“mila esker, erlea”.
Xirula Mirula
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.