Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txistuka

abestiaren irudia

Diskoa: Amaren intxaurrak

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Musika-lengoaia Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Ahotsaren, gorputzaren, objektuen eta musika-tresnen soinua Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2020

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:26 min

Gako-hitzak: alaitasuna txistuka soinua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXISTUKA

Alai nagoenean, nire sabelean,

tximeletak dantzari,

zurrunbilo, korapilo (e)ta zilipurdi,

ai, bihotzean kili-kili.

 

Barruko poz hori doinu bihurtuta,

kantatzen dizut zuri,

txistuka has gaitezen kantuz haizeari,

txorrobio txiruliruli.

 

Txistu egiten diet herriko kaleei,

zeru oskarbiari,

koloretako kometa jolastiari,

zure irriño goxoari.

 

Itsaso zabalak ekartzen dituen

olatuen antzera,

desberdinak gara, baina, elkartzen bagara

ozena da gure soinua.  

AMAREN INTXAURRAK – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia