Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txita Polita

abestiaren irudia

Diskoa: Bularretik mintzora

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Galtzagorri elkartea

Urtea: 2010

Diskoetxea: Eresbil

Iraupena: 03:24 min

Gako-hitzak: ipuina txita

Oharrak: Hemen entzun dezakezue: https://www.ibbygaltzagorri.eus/bularretik-mintzora/fitxategiak/dokumentuak/mediateka/17-pista-17-2.mp3

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXITA POLITA (IPUINA)

Behin batean, Txita polita harizti batera joan eta ezkur ale bat erori hari- tzetik eta, kaxk! Jo du buruan.

-Ene bada! -Esan zuen zeharo izutua- Zerua dator goitik behera. Noan Erregeri

Eta Txita Polita bazihoan, joan Erregerengana; eta Oilo Potxolo topatu zuen bidean:

-Egun on, Txita Polita nora zoaz horren goiz jaikita?

- Zerua dator goitik behera eta Erregeri esatera noa...

-Oh! Noan ni ere zurekin batera.

Eta Txita Polita eta Oilo Potxolo joan bazihoazten Erregeren jauregira eta Oilar Goiar topatu zuten bidean.

-Egun on, Oilo Potxolo eta Txita Polita, nora zoazte horren goiz jaikita?
-Zerua dator goitik behera eta Erregeri esatera goaz.

-Uh! Noan ni ere zuekin batera.

Eta Txita polita, Oilo Potxolo eta Oilar Goiar joan, bazihoazten Erregeren jauregira eta Ahate Garate topatu zuten bidean.

-Egun on, Oilar Goiar, Oilo Potxolo eta Txita Polita, nora zoazte horren goiz jaikita?

-Zerua dator goitik behera eta Erregeri esatera goaz.

-Juju! Noan ni ere zuekin batera.

Eta Txita Polita, Oilo Potxolo, Oilar Goiar, Ahate Garate joan, bazihoazten Erregeren jauregira eta Antzar Mantzar topatu zuten bidean.

-Egun on, Ahate Garate, Oilar Goiar, Oilo Potxolo eta Txita Polita, nora zoazte horren goiz jaikita?

-Zerua dator goitik behera eta Erregeri esatera goaz.

-Ja-jai! Noan ni ere zuekin batera.

Eta Txita Polita, Oilo Potxolo, Oilar Goiar, Ahate Garate, Antzar Mantzar joan, bazi- hoazten Erregeren jauregira eta Indioilar topatu zuten bidean.

-Egun on, Antzar Mantzar, Ahate Garate, Oilar Goiar, Oilo Potxolo eta Txita Polita; nora zoazte horren goiz jaikita?

-Zerua dator goitik behera eta Erregeri esatera.

-Mmm! Noan ni ere zuekin batera.

Eta Txita Polita, Oilo potxolo, Oilar Goiar. Ahate Garate, Antzar Mantzar, Indioilar joan, bazihoazten eta iritsi ziren Erregeren jauregira.

-Errege Jauna, Errege Jauna! Zerua ari da puskatzen dena. Agindu ezazu konpon dezaten azkar-azkar.

Erregeak hazka egin zuen bere bizar zurian, urrezko txanpon bana eman zien eta kon- ponduko zuela esan zien. Eta agurtzeko irribarretsu esan:

-Eskerrik asko, Txita Polita, Oilo Potxolo, Oilar Goiar, Ahate Garate, Antzar Mantzar eta Indioilar; etorri berriz ere nahi duzuenean.

Lekuona'tar Manuel "Txuri ta Gorri ta Kikirriki" Idaz-Lan guztiak, Kardaberaz Bilduma 30 (Moldaketa)

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia