Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txitoak zinean

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 4

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Jolas sinbolikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: Flannery eta bere astakiloak

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 02:20 min

Gako-hitzak: TXITO ZINEA

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXITOAK ZINEAN

Txi-txi-txi-txi-txi-txi-txi-o-ka
hamar txito txioka / hamar txito txioka,
han-ka-ka han-ka egin dute ka-ka-lera
peli-ku-ku-ku-ku-la bat iku-ku-kusteko.

Sartu dira zinera txioka
estraineko ilaran daude eserita
pantailan bi bakero ari dira tiroka
beste hamaika berriz han doaz korrika.

Eta txitoak jo-ta-ke txio-txio-txioka
eta jendea, berriz, ixi-ixika,
nor ari da, ordea, txio-txioka
primera fila pagatu gabe jarrita.

Ka-ra-ka-ka-ka-ka-ka-ka izeba oiloa
etxeko txo-ko-ko guztiak miatzen,
baina nora joan ote txitoak txioka
afariko txitxareak probatu gabe utzita.

Txio-txio-txio-ka zure txitoak txioka
auzoko zinean dabiltza saltoka,
pantailan bi bakero ari dira tiroka
beste hamaika, berriz, han doaz korrika.

Flannery eta bere astakiloak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia