Diskoa: Baserrian
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Norberaren zaintza
Azpigaiak: Elikadura
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Urtea: 1998
Diskoetxea: Matxinsalto
Iraupena: 02:49 min
Gako-hitzak: arrautza arrautza frijituak
TXOF! TXOF!
Gosez amorratuta
(urte bete ezer jan gabe)
arrautza frijitua
prestatuko dut nik, bai bai.
(bai, bai, bai, bai, bai, bai).
Zartaginari helduta
(jarri arreta, ez da erraketa)
su-handia piztuta
olio bero, ai, ai.
(bai, bai, bai, bai, bai, bai).
Arrautza eskuan hartu
(ta ez bota, ez da pilota)
ta izkinan kolpatu
azala hautsi arte, kras kras,
(kras, kras, kras, kras, kras, kras)
Mugitu bitsadera
(plasta plisti, arrautza busti)
gatz pixkat goitik behera
frijitua dago, fris fris
(fris, fris, fris, fris, fris, fris).
Ahoa ongi ireki
(arraioa krokodiloa)
ogi pusketatxoa
gorringoan busti, txof txof
(txof, txof, txof, txof, txof, txof).
BASERRIAN– TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.