Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txokotxoa

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 2

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Familia-ereduak Segurtasun afektiboa

Abeslaria/Artista/Taldea: Alaia Martin / Jon Martin

Urtea: 2022

Diskoetxea: Bizipoza Kultur Elkartea

Iraupena: 05:35 min

Gako-hitzak: txokoa poza zalantza pasioa elkarrekin hazi zaintza harrera

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXOKOTXOA
 
Txokotxo
txiki bat zuretzat.
Txokotxo
txukun (txiki) bat guretzat
Txokoa, mila musutxoko
txokotxoa.
 
Errusiar mendian
dabiltza emozioak: ‌
gure pozak, gure zalantzak,
ta pasioak!
 
Gelditzeko toki bat
behar du gure bizitzak
galtzen ditugunerako
gure_etxeko giltzak.
 
Txokotxo
txiki bat zuretzat.
Txokotxo
txukun (txiki) bat guretzat
Txokoa, mila musutxoko
txokotxoa.
 
Bagoi berean goaz
Inork ez daki nora_arte;
geltoki bakoitza dugu
bidaiaren parte.
 
Samurtasunez zaindu,
mugimenduan ikasi
barrurantz eta kanporantz
elkarrekin hazi.
 
Txokolatezko txoko
Txokotxo
txiki bat zuretzat.
Txokotxo
txukun (txiki) bat guretzat
Txokoa, mila musutxoko
txokotxoa
Txokotxo
Txiki bat zuretzat
 
Txokotxo
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak eta Ahotsak: Alaia Martin Etxebeste eta Jon Martin Etxebeste
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Beroa Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia