Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txonbo! (Ibilaldia 2024)

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara: Eskolen eta ikastolen jaiak

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2024

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 04:01 min

Gako-hitzak: euskara ibilaldia Bizkaia

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXONBO!

Hirurogeita hamazortzitik

Bi mila ta hogeita laura

Amets hura amets zenetik

Izan ginen eta bagara.

 

Kantauritik dator oihartzuna

Portu zaharrean entzuna

Herri harro bat daukaguna

Euskalduna

 

Norabide berean zuzen

Hizkuntzari eustera goazen

Haurrak euskaraz bizi daitezen

Esan ozen.

 

Txonbo euskaraz

Txonbo ikastolara

Txonbo euskaraz

Txonbo plazara! (x2)

 

Ernal zitezen kimu berriak

Sendotuz gure oinarriak

Jarri zituen lehen harriak

Gure herriak

 

Ezezagun zein lagunekin

Zuk nirekin ta nik zurekin

Geroa eraikitzeari ekin

Elkarrekin

 

Txonbo euskaraz

Txonbo ikastolara

Txonbo euskaraz

Txonbo plazara! (x2)

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia