Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txoria nintzela

abestiaren irudia

Diskoa: Nire ibilbide pedagogikoa

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Nahiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta

Urtea: 2009

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:06 min

Gako-hitzak: ametsak txoria katagorria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXORIA NINTZELA
 
Txoria nintzela,
txoria nintzela
sinistu (sinetsi) nuen sinistu (sinetsi),
amets polit hura,
amets polit hura
gaur ere nahi nuke sinistu (sinetsi).
 
Mendi eta zuhaitz
ez nuen ez beste etxerik,
txiruli, txiruli,
egun guztian kantari.
Txiruli, txiruli, txiruli, txiruli
errekatxo guztietan.
Txiruli, txiruli, txiruli, txiruli
egiten nuen igeri.
 
Zuhaitz adarretan gora
(eta) behera txio-txioka. 
Katagorritxoak
adarrez adar saltoka.
Txiruli, txiruli, txiruli, txiruli
guztiok elkarturikan,
txiruli, txiruli, txiruli, txiruli
jostatzen ginen kukuka.
 
Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia