Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Txorien habiak

abestiaren irudia

Diskoa: Jolas-Molas

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Literatura Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦ Izaki bizidunak: aireko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Itziar Zubizarreta Aierbe / Aitziber Alonso Pikabea

Urtea: 2011

Diskoetxea: Galtzagorri Elkartea

Iraupena: 01:08 min

Gako-hitzak: habia kukua txantxangorria eperra txepetxa gau-hontza

Oharrak: Hemen entzun dezakezue: https://www.ivoox.com/txorien-habiak-audios-mp3_rf_17667520_1.html

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

TXORIEN HABIAK
 
- Aita, non egiten du kukuak habia?
- Txantxangorri-habian
lapurtuz tokia,
Trala-lara lapurtuz tokia,
trala-lara lapurtuz tokia.
 
-  Ama, non egiten du
eperrak habia?
- Gari-soro erdian
poliki jarria,
Trala-lara poliki jarria
trala-lara poliki jarria.
 
-  Aita, non egiten du
txepetxak habia?
-  Gaztain-zulo gordean
goroldioz josia,
Trala-lara goroldioz josia
trala-lara goroldioz josia.
 
-  Ama, non egiten du
gau-hontzak habia?
-  Elizako sabaian saguzaharrez betea,
Trala-lara saguzaharrez betea
trala-lara saguzaharrez betea.
 
Itziar Zubizarreta Aierbe
Aitziber Alonso Pikabea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia