Diskoa: 100 Haur Kanta 2
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Ikerketa ingurunean Gorputza eta bere kontrola Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa… Heriotza Emozioak eta sentimenduak
Abeslaria/Artista/Taldea: Txomin Artola
Urtea: 2001
Diskoetxea: Egunkaria
Iraupena: 02:45 min
Gako-hitzak: laguntasuna heriotza txakurra
Oharrak: Karaokea
Gu gazte giñadela txalupa guztiak
zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean
begi erne, abilla, ez zen zaunkaria
ihes zihoan arraia arrapatzailea.
Seme esango dizut nola gertatzen zen
puñittutako arraia, suelto batzuetan
legatzak ospa, ihes, txakurra jauzten zen
ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan.
Lana horren saria "txakurraren partia"
deitzen genion guztiok, ongi merezia
maitea-maitea zen txakur ehiztaria
txalupa betetzen zuen anima gabeak.
Unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zen gure Txuriko
uhin izugarriak ez zuen izutuko
arraia utzi baino, lehenago itoko.
Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zen Txuriko
baga haundi artean, ehiza ez utziko
legatz haundi batekin ito zen betiko.
TXOMIN ARTOLA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.