Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Gorputzaren funtzionamendua
Abeslaria/Artista/Taldea: Txulalai
Urtea: 2025
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 02:41 min
KAKA eta TXIZA
Barnean sentitzen dut,
boom! atera nahi du.
Ateratzea onena
ta horrela egingo dut:
komunera hurbildu
txizontzian jarri.
Ez da batere arraro(a)
datorrela arin.
Buru belarri nabil,
mokordoa badator.
Abesti hau abestuz,
patxadaz itxaron.
Amaitzen dudanean
ipurdia garbitu,
ta ura eta xaboiaz
eskuak xahutu.
Txiza egin nahi dut,
kaka egin nahi dut,
txizalarri, kakalarri,
datorrela ai,ai,ai.
Txiza egin nahi dut,
kaka egin nahi dut,
ni txizalarri naiz,
kakalarri ere bai.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.