Diskoa: Ene Kantak
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa
Azpigaiak: Denboraren antolaketa: urtaroak
Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak
Urtea: 2011
Diskoetxea: Ene Kantak
Iraupena: 01:32 min
Gako-hitzak: udazkena urtaroak
Oharrak: Karaokea
UDAZKENA
BARRENGORRIAK, ONDDOAK, HURRAK TA GAZTAINAK
DIRA GARAI HONETAN OPARO TA BIKAINAK
PASEO BAT EGIN ETA GERO
SASKIA BETE BUELTATZEN GARA BERO!
ORTZADARRA HOSTOETAN IRUDIKATUA
ORBELAREN GAINEAN DABIL BASAKATUA
HEGAZTIAK BADOAZ… AI HAU PENA!
HORRELAKOA BAITA GURE UDAZKENA!
ARKUMEAK JAIOTZEN DIRA BASERRIETAN
ORDUA ALDATZEN DA GURE ORDULARIETAN
GAU LUZEAGOTAN… AMESTERA!
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA,
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA!
ENE KANTAK
LETRA ETA ABESLARIA: Nerea Urbizu
MUSIKA: Abesti Katalana
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.