Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ume alaia

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak Familia-ereduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:48 min

Gako-hitzak: adopzioa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

UME ALAIA

Hegazkina badoa eta

hartu zure motxila

Zama handia da niretzat.

Aupa neskatila!!!

 

 

Enara txiki

txikitxo bat

baino ez naiz.

Han jaio nintzen eta

banoa ikustera.

 

Enara alai,

ume alai,

etxera itzultzean pozez blai.

Enara alai,

ume alai,

bagoaz bai!

 

Toki ederra benetan,

bihotza dut saltoka.

Dena da hain ezberdina,

dena da hain nirea.

 

Hemengoa naiz,

hangoa naiz,

enara naiz.

Han jaio nintzen eta

banoa ikustera.

 

Enara alai,

ume alai,

sorterrian iragana dut zain.

Enara alai,

ume alai,

bagoaz bai!

 

Enara alai,

ume alai,

motxila arinagoa da orain.

Enara alai,

ume alai,

bagoaz bai!

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia