Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Umetxoaren ametsak

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 7

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Heriotza

Abeslaria/Artista/Taldea: Argoitia anai-arrebak

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 03:24 min

Gako-hitzak: heriotza izarra aita hil gerra

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

UMETXOAREN AMETSAK

 

Mutiltxo batek

behin galdetu zun

aita noiz etorriko dan

amak negarrez

erantzun zion

zeruan dago gure zain

ta geroztik gauean

izarrak ikustean

mutiltxoak pentsatzen du

amaren magalean

laister, laister bai, laister

handia naizean

handia izaten naizenean

aitatxoren bila joango naiz

izar baten gainean

laister, laister, laister, laister

handia naizenean

aitatxoren bila joango naiz

izar baten gainean.

Gero urteak pasa ziraden

mutil koxkorra gizondu

eta jakin zun

nola aspaldiz

aitatxo gerran hil zuten

ta negarrez oroitzen da

gora begiratzean

txikitako amets haiek

amaren magalean.

Nola, nola, nola

joango nintzen txikitaz

aitatxoren bila ilunabarrean

izar baten gainean

nola baina, nola?

Nola, nola, nola, nola

ilunabarrean

aitatxoren bila

joango zan

izar baten gainean (ber)

Argoitia anai-arrebak

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia