Diskoa: Ahomizkan
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Ikerketa ingurunean Ahozko hitzezko komunikazioa
Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak Ekintza segidak
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta
Urtea: 1986
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 03:48 min
Gako-hitzak: errinozeroak istorioa
UNPALERO
Hiru errinozeronte daude gaur auzoan.
Begira nago leihoan egun osoan.
UNPA UNPALERO
UNPA UNPA UNPAPA.
Aita guztiz dotore, apain-apain ama,
Zintzilikan lepotik seme bat darama.
UNPA UNPALERO
UNPA UNPA UNPAPA.
Bizikletak hartuta paseatuz doaz,
Txistuka semea, kantari gurasoak.
UNPA UNPALERO
UNPA UNPA UNPAPA.
Ene! Aldapan gora, izerditan aita,
Ama-semeak nekez, begiak itxita.
UNPA UNPALERO
UNPA UNPA UNPAPA.
Anbulatzia bat dator presaka zelaira.
Ondo jarri arte klinikan egon dira.
UNPA UNPALERO
UNPA UNPA UNPAPA.
Zapi txuri luze bat besotik burura.
Klinikatik herrenka datoz hirurak.
UNPA UNPALERO
UNPA UNPA UNPAPA.
AHOMIZKAN – IMANOL URBIETA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.