Diskoa: Koloreka
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Eskola-egoerak Emozioak eta sentimenduak
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 2024
Diskoetxea: koloreka_ekoizpenak
Iraupena: 02:57 min
Gako-hitzak: Urduritasuna Eskolakol ehen eguna
URDURITASUNA
Gaur daukat egun marroia,
begiak ezin ireki..
Lehen eskola eguna,
lehen aldiz nagusiekin..
Zer esan irakasle ta
ikaskide berriei?
Lehen alditan urduri
sentitzen naiz ia beti.
Bularrean taupa-taupa
sentimentu bihurriak,
belaunak erdi dardarka,
sabelean inurriak..
Kopeta izerditan blai?
Ai ai ai ai
Pixkat urduri jarri naiz
Gaur daukat egun marroia:
berriz oihuka entzun ditut.
Borroka utzi dezaten
biderik ezin aurkitu,
biak maite ditut baina
ez dira ondo aritu.
Horrelakoetan inoiz
ezin naiz lasai sentitu.
Bularrean taupa-taupa
sentimentu bihurriak,
belaunak erdi dardarka,
sabelean inurriak..
Kopeta izerditan blai?
Ai ai ai ai
Pixkat urduri jarri naiz
Arnasa hartu astiro
sakon eta barruraino,
zenbat izar uxo, ekaitz,
euri tanta eta laino,
hobe da egun marroia
kolorebakoa baino.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.