Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Urtaroak

abestiaren irudia

Diskoa: Korrontzi20

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Denboraren antolaketa: urtaroak

Abeslaria/Artista/Taldea: Korrontzi / Xabier Amuriza

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:08 min

Gako-hitzak: udaberria uda udazkena negua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

URTAROAK
 
Udaberri, udaberri
zoroak ere igerri.
Zuhaitzak hostotu eta
odolak gora etorri
gorago ikusten ditut
Gorbeia eta Aizkorri.
 
Uda gori, uda gori
eltxoak ere erori.
Zein labetan errea da
eguzki biribil hori
izerdia dariona
Orhi eta Anbotori?
 
Udazkena, udazkena
kolorez aberatsena
orbelak airean eta
urak bueltan datozena.
Hego-haizeak badaki
nire maiteen izena.
 
Negu beltza, negu beltza
haserre da leiho ertza.
Elurrez eta txingorrez
hain beltza ere ez pentsa.
Olentzerok beteko du
otso txikien ametsa.
 
Korrontzi
Xabier Amuriza

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia