Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Urte berri egun ona

abestiaren irudia

Diskoa: Ur berri, urte berri

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Igelaren Banda / Izaro

Urtea: 2018

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:24 min

Gako-hitzak: ur barrena ur goiena ur berria urte berria

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

URTE BERRI EGUN ONA
 
Ur barrena, ur goiena
urte berri egun ona,
egun onaren seinalea
hemen dugu ur berria.
 
Soroan eder goldea,
haren gainean belea
etxe hontako nagusi jauna
nekazaritxo noblea.
 
Ur barrena, ur goiena
urte berri egun ona,
egun onaren seinalea
hemen dugu ur berria.
 
Etxekoandre giltzaria
ireki zazu atea
badugula hemen ur berria
har dezagun gosaria.
 
Ur barrena, ur goiena
urte berri egun ona,
egun onaren seinalea
hemen dugu ur berria.
 
Eguzu, bada, eguzu,
baldin eman nahi baduzu,
baldin eman nahi baduzu eta
bestela bota gaitzazu.
 
Ur barrena, ur goiena
urte berri egun ona,
egun onaren seinalea
hemen dugu ur berria.
 
Armairuan dabil sagua
hari segika katua
etxe hontako limosnarekin
ez da beteko zakua.
 
Ur barrena, ur goiena
urte berri egun ona,
egun onaren seinalea
hemen dugu ur berria. (bis)
 
Igelaren Banda

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia