Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Xabi Sound

abestiaren irudia

Diskoa: Herriko festetan

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia Musika-lengoaia

Azpigaiak: Dantzak eta dantzariak Musika-tresnak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2017

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:20 min

Gako-hitzak: dantzari festa musika tresnak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

XABI SOUND

Xabi Sound naiz, Xabi Sound naiz,

dantzari abila.

Xabi Sound naiz, Xabi Sound naiz.

Festa hasi dadila!!!!

 

Gitarrak barre egiteko

sei soka ditu guztira,

txirula esnatu dadin

tronpeta deika ari da,

pianoa, biolina

trikiaren lagun dira.

Guztien laguntzarekin

nator Auskalomendira.

 

Xabi Sound naiz, Xabi Sound naiz,

dantzari abila.

Xabi Sound naiz, Xabi Sound naiz.

Festa hasi dadila!!!

 

Melodiak sartzen zaizkit

belarrietan barrura:

bihotzera, oinetara,

eskuetara, burura.

Txori saltarientzako

dantza garaia heldu da.

Zein dibertigarria den

musikaren abentura.

 

Xabi Sound naiz, Xabi Sound naiz,

dantzari abila.

Xabi Sound naiz, Xabi Sound naiz.

Festa hasi dadila!!! (bis)

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia