Diskoa: Zortzi, katilu bete zorri
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Gorputz-lengoaia
Azpigaiak: Dantza tradizionalak
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 2008
Diskoetxea: Bizkaiko Ikastolen Elkartea
Iraupena: 03:19 min
Gako-hitzak: dantza tradizionala
XAN PETRIKE-BIZKAR DANTZA-YAN PETITE QUI DANSE
Nafarroa. Baztango irri-dantza
Joko-dantza ere esaten zaie, dantza batek eta joko
batek osatzen dutelako. Dantza, kasu honetan,
dantzariek aurrera egiteko egiten dituzten pausoek
osatzen dute, eta jokoa, ordea, erdigunera begira
lurra ukituz egiten dituzten mugimenduek osatzen dute.
Dantzariak biribil bat osatuz jartzen dira, neskak eta
mutilak tartekatuta, elkarri heldu gabe. Aldi batzuetan,
aurrera egiten dute guztiek, biribilean, eta, aldi batzuetan,
gelditu egiten dira, erdialdera begiratuta, gorputz-atalekin
behegaina ukituz mugimendu jakin batzuk egiteko.
Txintxilipurdi eginez bukatzen da dantza. Aurrera egiteko
egiten diren pausoak eta Lantzeko zortzikoan (Baztango zortzikoa)
birak emanez egiten diren hasierako pausoak berdin-berdinak dira,
DANTZAREN GARAPENA
A: Jauzitxo bat aurrera eskuineko oinarekin eta hiru bira
eman tokian bertan (eskuinetara-ezkerretara-eskuinetara).
Aurrera begira gelditu. Kriskitinak jotzen, birak ematen
direnean izan ezik.
A: Aurrekoaren pauso berdinak baina aurrera begira gelditu
gabe, erdigunera begira geldituta azken biran (eskuinetara-ezkerretara-
eskuinetara). Kriskitinak jotzen, birak ematen direnean izan ezik.
B: Mugimendu bereziak. Dagokion gorputz-atalarekin
ukituko da behegaina.
Lehenengo aldian atzamarraz ukituko da behegainasei
kolpetxo emanez, lehendabiziko hirurak eskuinarekin
eta hurrengoak ezkerrarekin.
C: Bira (eskuinerantz).
Egitura hau (A-A-B-C) beste bost aldiz errepikatuko da;
sei aldiz egingo da guztira. Aldi bakoitzean, B atalean
dantzariek gorputz-atal bat gehituko diote.
Azken txandan, C atala egin beharrean, bira egin
beharrean, txintxilipurdi egingo dute erdigunera.
DANTZARIEN KOKAPENA
Bata bestearen atzetik, biribilean, erloju-norabidearen kontra (ENK).
AUTOMATISMOA
Dantzaren pausoak (Lantzeko inauteriko zortzikoaren lehendabiziko
pausoak) eta jokoaren mugimendu bereziak (gorputz-atalekin
behegaina ukitzen egiten direnak).
MUGIMENDU BEREZIAK
Ordena hau da: oina - atzamarra - belauna - ukondoa (belaunikatuta)
ipurmasaila - sorbalda. Bukaeran, txintxilipurdi erdigunera.
Oinarekin eta atzamarrarekin egiten diren mugimenduetan
honako hau daposizioen sekuentzia: alboa-erdia-alboa.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.