Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Xanti naiz

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:51 min

Gako-hitzak: Down sindromea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

XANTI NAIZ

Uste bazenuen bazenekiela dena,

begira, entzuidazu, nik Xanti dut izena.

Jaiotzetik dakart ahalmen batzuen urritasuna,

baina irakasle ona izan dut, lagunen maitasuna.

 

Gaur iritsi naiz lehen aldiz ikastola atarira,

zergatik ote dauzkat denak leihotik begira.

Hara, haur horrek zerbait badakar ezberdin,

amak ikastolan utzi ta ez du negarrik egin.

 

Ezberdina dut irria, ezberdina duzu negarra,

tristeena litzateke berdinak izan beharra.

 

Esan zidaten ikastola zaila zela niretzat

ni zailtasunak aspaldi hartu nau ikasletzat.

eta zaila denari eginez gero uko,

ez ote zaigu dena zailago bihurtuko?

 

Ezberdina dugu bidea, ezberdina dugulako traba,

elkarri bidea emanez trebatuko gara.

 

Utziko al didazu izaten bidelagun,

ezberdinak izaten biok ikasi dezagun.

Xanti, bihar ere, zatoz ikastolara

zuri esker denak ezberdin berdinak gara.

 

Ezberdina dugu lotsa, ezberdina dugu ikara,

politena hori ez al da?, ezberdin berdinak gara

 

Ezberdin berdinak gara...

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia