Diskoa: Azalerako ipuinak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura Asmoa komunikatiboa
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Emozioa komunikazio-harremanetan
Abeslaria/Artista/Taldea: Saroa Bikandi, María Uriarte eta Peru Magdalena
Urtea: 2019
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak
Iraupena: 02:41 min
Gako-hitzak: haur txikiekin egitekoak
XIRRISTIN -XARRASTAN
Xirristin-xarrastan
eskua arrastan
zulotik irtenda sudurra laztan.
Sudurra laztan?
Xirristin-xarrastan
eskua arrastan
zulotik irtenda begia laztan.
Begia laztan?
Xirristin-xarrastan
eskua arrastan
zulotik irtenda belarria jan.
ETXE BOROBIL HONETAN
Etxe borobil honetan
lorategi bat dago
leihotxo bi daude
(ireki eta itxi egiten direnak)
ate handi batekin,
ring ring txirrina jotzerakoan
atea zabaltzen da eta
andra bat agertzen da
egun guztian dabil bar bar bar...,
bar-bar!
Zelako berritsua!
KATTALIN POTTOLIN
Kattalin Pottolin zakuto
piperrak badira saltzeko;
Katilu zaharrean irina,
Kattalin ipurdi zikina.
HONEK HONEK ETA HONEK
Honek, honek eta honek
Bart ezteiak zituzten.
Honek honi zer esan?
Gonbidatzeko hau eta hau.
Gonbidatzaile hau eta hau,
Hona non hogeita lau.
MUSU
Aza
baba
Pepe
te
lili
polo
musu
truk
musu
truk
eman
musu
zuk,
zuk!
AZALERAKO IPUINAK
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.