Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Xixtin erlea

abestiaren irudia

Diskoa: Bilintx

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: aireko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pantxika eta Graxi Solorzano

Urtea: 2009

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:50 min

Gako-hitzak: erlea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

XIXTIN ERLEA

Lore batetik bestera

Airean dabil Xixtin erlea

Hurrupatuz eztigaia

Xurga ta xurga du bere obra.

 

Errepika: ZIU ZIU ZIU hori ta beltza

Ernerik hunek du xixta.

 

 

Iduzkiaren argia

Baliatzen du egun guzia

Lagun artean bizi da

Sustatuz andere erregina

 

Errepika

 

Kofoinaren inguruan

Erlea burrunban itzulika

Lanean ari karraskan

Eginen baitu ezti gozoa.

 

Errepika

BILINTX - PANTXIKA ETA GRAXI SOLORZANO

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia