Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zaldi zoroarena

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 3

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Elkartasuna Emozioak eta sentimenduak Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Gartxot Unsain Letona / Nerea Urbizu

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:16 min

Gako-hitzak: zaldi zoroa gorputza bideak pitzaturik

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZALDI ZOROARENA
 
Gorputzean
zaldi zoro bat daukat
gorputzean
ibiltari.
 
Gorputzean
lurrikara bat daukat
gorputzean
dardara bi.
 
Zaldi zoroa ta ni
munduan zehar goaz
bideak pitzaturik
ba_al duzu teilaturik?
 
Zure arnas
barean hartzen dut aterpe
lehertzen naizen aldiro.
Itsasoak,
izarrak eta belardiak
nigan pizten
zaizkit berriro. (BIS)
 
Gorputzean
hego haizea daukat
gorputzean
harro dabil!
 
Gorputzean
ibai zakar bat daukat
gorputzean
lasai hadi!
 
Hego haizea ta ni
munduan zehar goaz
hankak busti-bustirik
ba_al duzu abestirik?
 
Zure arnas
barean hartzen dut aterpe
lehertzen naizen aldiro.
Itsasoak,
izarrak eta belardiak
nigan pizten
zaizkit berriro. (BIS)
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Beñat Gaztelumendi Arandia
Ahotsak: Nerea Urbizu, Gartxot Unsain Letona
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua

+

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia