Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zantiritu

abestiaren irudia

Diskoa: Zeugaz

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa Aisialdia Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: mitologia Hitz jolasak Ohiturak eta jaiak Emakumeen ahalduntzea Osasun fisikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: Ingot

Urtea: 2024

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:57 min

Gako-hitzak: sorgina ahiztak zantiritu

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZANTIRITU
 
Emari, Amari, Mari
Sendatzeko jaioa ni
Jaiotzetan laguntzaileok
Mundu osoko sorginok
Sortzeko jaioak
Osatuz, bedarrez
Gorputz eta gogoa
Antzineko jakinduria
Galtzea, galtzea
Osatzeko boterea
Isildua izan zan, isildua!
Ahizta neureak
Ahizta neureak!
Askatu gaitasuna, dohaiak
Mendi garaietatik
Bota zeuen biraoak
Lau haizetara
Lau haizetara!
Jausi dagiela okerra
Altza dagiela bizindarra!
Zantiritu, zana artez, zana bere lekure!
Zantiritu, zana urrutu, zana bere lekuen sartu!
Amak, amamak, ahiztak, alabak!
Surten erreak izan zintzienak
Zeuen ondorengoak hamen gauz ondiño
Geurea zana hartuteko asmoz
Emari, Amari
Argizaiolak piztu
Eta erre bazter ilunak
Arbasoen pausuak aituten dira
Urrundik datoz geugana, geugana!
Jaiotzear dauenari
Bidea erakutsi
Arindu, arindu minduen sufrikarioa
Etxea babestu
Gatzez eta araoekaz
Mundu gaixo madarikatu honek
Badeko osatu beharra
Uxatu gaitza, argitu buruak
Eta arteztu orkatilak
Zantiritu, zana artez, zana bere lekue!
Zantiritu zana urrutu, mundua bere lekuan sartu.
 
Ingot

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia