Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zapatain dantza

abestiaren irudia

Diskoa: Zortzi, katilu bete zorri

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Dantza tradizionalak

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2008

Diskoetxea: Bizkaiko Ikastolen Elkartea

Iraupena: 01:53 min

Gako-hitzak: dantza tradizionala

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZAPATAIN DANTZA Lapurdiko irri-dantza

Dantza honetan, zapatariaren lana antzezten da, eta horregatik

du "zapatain- dantza" izena. Ondo banatutako bi zatik osatzen

duteLehenengo zatia dantzari dagokio eta horretan zenbait

jauzi-pauso egiten dira: Zazpi Jauziak dantzako hasierako

pausoak. Bigarren zatia zapatariek beren lanean egin ohi dituzten

mugimenduak egiten dira: jostorratza prestatujosiiltzeak

josi edo iltzatu eta abar.

DANTZAREN GARAPENA

A: Eskuinarekin hasita, pauso bi aurrera, buelta erdia barrurantz

(ezkerretarantz) eta jauzi txiki bat

A: Ezkerrarekin hasita pauso bi aurrera, buelta erdia barrurantz

(eskuinetarantz) eta jauzi txiki bat.

B: Jarraian, erdira begira jarri, eskuineko belauna lurrean jarri

eta atal honetako mugimendu bereziak egin.

C: Atal honetako mugimendu bereziak egin eta kantatu, dena batera.

D: Pauso bi aurrera, buelta eta jauzi txiki bat

Dantzaren egitura osoa:

AA 'AA' AA'AA' (dantzan)

B (Atal honetako mugimendu bereziak)

C (=AA'AA') (Abestia: "Kolpe, kolpe, kolpeka,...)

   (C ataleko mugimendu bereziak, kantatzen)

A A'A A' (dantzan)

BB

C

AA'A A'A, A',A, (dantzan)

D

DANTZARIEN KOKAPENA

Bata bestearen atzetik, biribilean, erlojuaren kontrako norabidean (EKN).

AUTOMATISMOA

Dantzaren pausoak (Zazpi Jauziak dantzaren hasierako pausoak)

eta jokoaren mugimendu bereziak.

MUGIMENDU BEREZIAK

B:  Eskuineko eskua aurrera, atzamar luzea erakutsiz, bira

eskuari eta belarri parean birak eman atzamarrari, aurrera

besoa berriro eta jausten utzi besoa. Besoa, atzamar luzea

erakutsiz, berriro gora eta gero beso biak gerri parean

bueltaka eta besoak zabaldu.

C: Eskuineko eskuak ezkerrekoa jo (mailuaz iltzea jotzeko

itxurak eginez), eta eskuinekoarekin birak eman

(josteko itxurak eginez).

KANTUAREN LETRA

Kolpe, kolpe, kolpeka,

josi eta josi, josi eta josi.

Kolpe, kolpe, kolpeka,

josi eta josi zapataria

Letraren bertsio gehiago ere badira; ezagunenak kantuaren

bukaeran "...josi eta josi bi zapatak" eta "josi eta josi e(g)in zapatak"

diotenak dira.

Kantaren bigarren zati bat ere bada, "Haria hartu, argizaria..." dioena,

baina badirudi bertsio asmatua eta berria dela azken hori. Nahiz eta

goikoa izan abesti- txo honen bertsio hedatuena, Lapurdin, dantzaren

jatorrizko herrialdean, honako bertsio hau eta antzerakoak kantatzen

dituzte:

Josta, josta, mailuka,

Fosta, josta, josta, josta.

Josta, josta, mailuka,

osta, josta, zapatak.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia