Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zaunka eta miauka

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Ikerketa ingurunean Harremanak

Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak

Abeslaria/Artista/Taldea: LOA eta LAIA

Urtea: 2023

Diskoetxea: Paraxut produkzioak

Iraupena: 01:47 min

Gako-hitzak: familiako kideak

Oharrak: Karaokea    Marrazki bizidun digitalak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZAUNKA eta MIAUKA

Gurekin dago uneoro

maitatzeko, laguntzeko

guk berarekin egunero

bizitzari hozka egiteko.

 

Zaunka eta miauka

etxean beste bat gara

lau hanketan

elkarrekin zoriontsuak izan.

 

Sudurretik buztanera

bidelagunik zintzoena

gu berarekin

bera gurekin

elkarrekin familia bat gara.

 

Zaunka eta miauka

etxean beste bat gara

lau hanketan elkarrekin

zoriontsuak izan.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia