Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zazpi jauziak

abestiaren irudia

Diskoa: Zortzi, katilu bete zorri

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Dantza tradizionalak

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2008

Diskoetxea: Bizkaiko Ikastolen Elkartea

Iraupena: 03:28 min

Gako-hitzak: dantza tradizionala

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZAZPI JAUZIAK Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Luzaide.

Jauziak izeneko taldeko dantza

Euskal Herrian eutsi izan zaien dantzetatik garrantzitsuenetarikoak

dira Jauziak edo Jautziak. Dantzariak biribilean jarrita, dantzariek

erdigune horren inguruan egiten dute dantzan, elkarri heldu gabe

dantzaren pausoak aldi berean eginez (ENK)Zazpi Jauziak izenekoa

dantza-multzo honetako dantza da. Dantza hauetan dantza-pauso bakoitzak

izen bat du (pika-jautzi- dobla-erdizka-ebats- ezker-eskuin-zeina-luze-lau urrats)

Dantza-pauso bat edo beste egin ahala, agintaria pausoak izendatuz joaten da,

nahiz eta Zazpi Jauzietan izendatze hori ez den egiten, gaur egun behintzat.

DANTZAREN GARAPENA

A: Eskuinarekin hasita, bi pauso aurrerabuelta erdi barrurantz

(ezkerretarantz) ezkerreko oina eskuinekoaren aurrean puntan

jarri eta itzuli tokira

A: Ezkerrarekin hasita, bi pauso aurrera, buelta erdi kanporantz

(eskuinetarantz)eskuineko oina ezkerrekoaren aurrean puntan

jarri eta itzuli tokira

B: Pauso bat albora, eskuinetara, (kanporantz). Tokira.

Pauso bat ezkerretarantz(barrurantz)eta berriro tokira

B: Pauso bat albora, ezkerretara (barrurantz)Tokira.

Pauso bat albora, eskuinetara (kanporantz) eta tokira.

C: Jauzia edo saltoa (1-2-3-4-5-6-7)

Dantzaren egitura osoa:A-A'-A-A'-B-A-B'-A'-C

Zazpi aldiz errepikatzen da, eta aldi bakoitzean

jauzi kopurua handituz doa, zazpi jauzi egitera iritsi arte.

PAUSOEN AZALPENA, BESTE ERA BATEAN:

Erdixka lauetan (aurrera eta buelta erdia ematen dugunean lau aldiz).

Jauzi (eskuinetarantz eta ezkerretarantz goazenean)

Erdixka (aurrera eta buelta erdi bat).

-Jauzi

Erdixka

Jauzia edo saltoa (1-2-3-4-5-6-7).

Oharra: Zazpi Jauziak dantzatzeko era bat baino gehiago dago.

Guk hau aukeratu dugu, baina beste bertsio bat ere bada,

non bigarren jauziren ordez dobla izeneko pausoak egiten diren.

DANTZARIEN KOKAPENA:

Bata bestearen atzetik, biribilean, erlojuaren

kontrako norabidean (EKN)

AUTOMATISMOA: A, A, B, B' pausoak eta jauziak

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia