Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Zebra kolorezalea

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Ikerketa ingurunean Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak Norberaren irudia

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 01:50 min

Gako-hitzak: zebra koloreak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ZEBRA KOLOREZALEA

Zebra jauna dendara

joan da gaur goizean

bere itxura aldatzeko

kolore eskean.

 

-Aspertu naiz arraia-

dun atorrarekin,

emadazu beste bat

kolore askorekin.

 

-Zelakoa nahi duzu,

kolore bikoitza?

-Emadazu mesedez

ostadarren antza!

 

-Zebra jauna ez dugu

halako larrurik.

Pintura poteak bai

badira oraindik!

 

Zebra jauna badator

dendatik kalera,

erosirik hogeita

bi pote pintura.

 

-Zelakoa nahi duzu,

kolore bikoitza?

-Emadazu mesedez

ostadarren antza!

 

-Ze kolore nahi duzu

ume potxoloa?

Zuria, beltza ala

kolore piloa?

 

-Zelakoa nahi duzu,

kolore bikoitza?

-Emadazu mesedez

ostadarren antza!

    MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia